NAHIKOA DA!

NAHIKOA DA! UDALAK BERE GAIN HARTU BEHAR DU ZORROTZAN ELKARBIZITZA JASATEN ARI DEN HONDATZEAREN ERANTZUKIZUNA
Azken boladan auzoan gehitu dira gizalegearen kontrako jokabideak eta gertaera bortitzak eta koldarrak, azkena Renferen geltokian aste honetan gertaturikoa persona baketsu baten aurka.
Egoera honen aurrean Zorrotzako Auzo Elkarteak uste du garaia heldu dela nahikoa dela esateko:
• ERRESPETU ETA BIZIKIDETZARAKO OINARRIZKO ARAUAK BETETZEN EZ DITUZTEN PERTSONEI NAHIKOA DELA ESATEN DIEGU.
• ZORROTZAKO GIZARTE-HONDATZEAREN AURREAN SORGOR GERATZEN DEN UDALARI NAHIKOA DELA ERE ESATEN DIOGU.
Auzo Elkarteak urte asko daramatza jo eta jo Udaletxearen ateetara, hura baita ahalmena eta baliabideak dituena arazoak konponbidean ipintzeko. Ondokoak dira egin eta egiten ditugun eginkizunak:
• Zorrotzako auzoan arazotsuagoak diren aldeei buruzko txosten zehatzak aurkeztu dizkiogu Udalari.
• Baliabide gehiago eskatu diogu Udalari, batez ere Gizarte Ekintzan eta Segurtasunean.
• Zorrotzako gizarte hondatzeari aurre egiteko erantzun egokia eta integrala aldarrikatu diogu ere. Eta esan diogu erantzun egoki hori bakarrik etor daitekela udaleko sail ezberdinen lan bateratutik, Aburto alkatea buru izanik.
Tamalez, aurkitu dugun erantzuna pasiboa izan da, alegia, luzeak eman dizkigute edota parte hartze prozesu antzuetara sartu gaituzte. Izan ere, Udalak erakutsi du nahiago duela geldirik egotea gatazkak berez konponduko direla ustearekin.
Baina hobera joaten ez dena, txarrera joaten da, egunez egun egiaztatzen ari garen bezala. Hori guztiagatik, Zorrotzako Auzo Elkartea abagune honetan auzokoengana zuzentzen da ondo xedeekin:

  • Pertsona erasotuenganako elkartasun osoa adieraztea.
  • Gizalearen kontrakoak eta bortitzak diren jokabideak erabiltzen dituzten pertsonengana gure salaketa eta gaitzezpena helaraztea.
  • Udalaren erantzunkizuna seinalatzea eta aldi berean benetako konpromisoak har ditzan aldarrikatzea, alegia, berehalako neurriak ez ezik epe ertain eta luzerakoak ere.

untitled

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: