Hona hemen Zorrotz Morrotz aldizkariko 67. alea. Tabernek itxita dirauten bitartean, tamalez, ez duzu bertan eskura izango, bai ordea bestelako saltokietan.
Zorrotz Morrotz 64 kalean da
2020-07-01Dagoeneko kaleratu dute Zorrotz Morrotz aldizkariko azken alea. Paperean izan arte, digitalean irakur dezakezu.
21. Korrika Zorrotzan
2019-04-03Hurrengo asteko ostegunean, apirilaren 11an, Korrika gure auzotik igaroko da. Hori ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira, animatu eta parte hartu!
Zorrotz-Morrotz aldizkariaren 50. alea ospatzeko erakusketa eta jaia antolatu dute
2018-02-141995ean kaleratu zen Zorrotz-Morrotz aldizkariaren lehenengo alea, Zorrotzako Euskal Txokoaren ekimenez. Bilbon euskara hutsean argitaratutako lehen auzo-aldizkaria izan zen eta gaurdaino berak eta Deustualdeko Prest! aldizkariak baino ez dute biziraun.
Laster 50. alea kalean izango da eta hori ospatzeko erakusketa bat antolatu dute, otsailaren 23tik martxoaren 8ra bitartean Auzoka Komunitate Zentroan egongo dena. Erakusketari hasiera emateko, otsailaren 23an aurkezpen-jai bat antolatu dute, Auzokan bertan.
Urtarrilaren 20an, euskara, kirola eta baserria sustatzeko festa auzoan
2018-01-15Datorren larunbatean, euskaraz gozatzeko aukera izango dugu Zorrotzan, El 10 de Fray Juan tabernak eta Zorrotzako Futbol Sala taldeak antolatu duten festarekin, Zorrotzako Euskal Txokoa eta AEK laguntzaile izango direlarik. Ez galdu aukera!